viernes, 16 de septiembre de 2016

APUNTEAK


1.UD. LARRIALDI PLANAK





1.1 LARRIALDI EGOERAK


Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:
· Uholdeak,
· zentral nuklear baten erradiazio-ihesa,
· merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...

Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:


LARRIALDI KOLEKTIBOA:
Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke
Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke


HONDAMENDIA: Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.
Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.

KATASTROFEA: Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.
Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak


Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, baigiza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.

Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.

ZER DA LARRIALDI PLANA?
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.


ARIKETA:
BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA. GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.




                          1.2 BABES ZIBILA

BARNEKO MINISTERIOAREN babes zibila:

Helburuak:

  • AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei
  • BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen direnean
  • BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua

BABES ZIBILA

  • BATZORDE NAZIONALA : ESPAINAKO ESTATUKOA
  • AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO BATZORDEAK : AUTONOMIA BAKOITZEKOA


ARIKETA 1:

ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.







                            1.3. LARRIALDI-PLANAK

1.3.1. OINARRIZKO EDUKIAK
  • AURREIKUSPENA
  • PREBENTZIOA
  • ESKU-HARTZEA
  • ERREHABILITAZIOA
 AURREIKUSPENA:

-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da
-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea
-Ze kalte eragingo lukeen
-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko

PREBENTZIOA:

-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.

ESKU-HARTZEA:

-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...

ERREHABILITAZIOA:
-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.

★ KONTUAN IZAN!!
  • Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.
  • Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.
1.3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK

BABES ZIBILEKO PLANAK:
-Administrazio publikoak egindakoak
-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...


AUTOBABESERAKO PLANAK:
-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.


ARIKETA 2 :
BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK


ARIKETA 3 :
EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK

BABES ZIBILEKO PLANAK
  • Plan Bereziak:
  • Oinarrizko planak:
    • Gerra egoerak
    • Larrialdi nuklearra
  • Plan bereziak:
    • Uholdeak
    • Baso suteak
    • Lurrikarak
    • Merkantzia arriskutsuen garraioa
    • Sumendiak
    • Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu larriak
  • Lurraldeko Planak:
    • Autonomikoak
    • Supraautonomikoak
    • Munizipalak
    • Supramunizipalak



                                                   1.4.1. LURRALDEKO PLANAK


- Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.
- Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira
- Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz

*2 dira garrantzitsuenak: UDALEKOAK ETA AUTONOMIKOAK

UDALEKO PLANAK
- Udalaren eremuan mugatuta
- Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)
- ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de emergencia municipal.

                                             

http://www.donostia.eus/info/ciudadano/planesalerta.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A336670442424
  •  Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak
  • Elurrak 2014-15.
  • 2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).
PLAN AUTONOMIKOAK
- Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira
- Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea
- Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu
★ INDARREAN DAUDEN PLAN AUTONOMIKOAK
★ Euskadi: LABI (izena du)
★ 18/11/1996: homologazio data

ARIKETA 4:
BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA
http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html

ARIKETA 5:
BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK EGIN TAULA BAT.



ANDALUCIA
PTAND
17 – 12 -1998

BALEARES
---------
----------

ARAGON
PROCITER
04 – 12 -1995